
MUNDUA EDER.
MIKEL URDANGARIN, IZARO ANDRES
Mundua edertzen du bertsoak
mundua edertzen du naturak
mundua edertzen du arteak
mundua edertzen du lagunak
bai, lagunak edertzen du mundua
Mundua edertzen du gauak
mundua edertzen du ametsak
mundua edertzen du larruak
mundua edertzen du bihotzak
bai, bihotzak edertzen du mundua
Mundua edertzen du justiziak
mundua edertzen du begiruneak
mundua edertzen du oroimenak
mundua edertzen du berdintasunak
berdintasunak edertzen du mundua
bai, berdintasunak edertzen du mundua
Mundua edertzen du irriak
mundua edertzen du biziak
mundua edertzen du herriak
mundua edertzen du euskarak
bai, euskarak edertzen du mundua
​
Eta zuk ere, eta zuk ere....
.png)
GORA SAN JOAN JAIAK


JAIALDIA 2024 ELIZATXO FEST
Eta azkenean heldu zaigu Ekaina, zenbat lan, zenbat izerdi eta zenbat neke. Baina baita irrifar, jolas, salto eta irrintzi. Ikasturtea bukatzear eta bada ordua guztiok itxiera festa eder bat osatzeko.
Jantzi zuri-urdinak, koloretako zapiak, erraldoiak eta buruhandiak hautsak kenduko dituzte, behar bezala atonduta; horiek jantzi eta tripen matxinsaltoei kasu egin ezinik, frontoira ateratzeko unea izango da. Herriko plaza bihurtutakoan, auzotarrak zain urteroko ohiturari erreparatzeko.
Azken hilabeteko entseguak agerian uzteko unea, belaunaldiz belaunaldi jositakoa, plazaratzeko unea. Herri eta hirietako ohiturei eutsiz, badator Udako Festa giroa.
Euskal Herria dantzan jarriko da, ELIZATXO FEST hastera doa!
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

MARTXOAK 8



Eskola kirola: Ur-jarduerak eta waterpoloa

EUSKARAREN EGUNA 2023
Azaroak 23an Elizatxo Ikastolako Hezkuntza komunitatea patioan batu ginen, hekzuntza publikoa defendatzeko. Euskal Eskola Publikoaz Harro!!!


ESKOLA KIROLA
SAN JOAN TXIKI ELIZATXON
JAIALDIA 2023
Argiak, kamera, BAGOAZ ! Bat egin musika-zinema festarekin!
Pozez beteriko eguna izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle, irakasle, hezitzaile, guraso eta familia guztiei parte hartzeagatik eta laguntzeagatik. Era berean, eskerrak ematen dizkiegu boluntarioei eta laguntzaileei beren eskuzabaltasunagatik, eta hezkuntza-komunitate osoari, Elizatxo Ikastola hain leku berezi bihurtzeagatik.

.png)


