PSIKOMOTRIZITATE PROIEKTUA
Ikasturte honetan psikomotrizitate proiektua martxan jarri dugu eskolan, Nahikari Acuña Martínez psikologoa eta psikomotrizista gidari izango delarik.
Proiektua Haur Hezkuntzako zikloari zuzenduta dago, eta ziklo honetako hezitzaile guztiek psikomotrizitateari buruzko formazioa jasoko dute. Gainera, proiektuaren ardatza HH3 mailan kokatzen da: maila horretan Nahikari etorriko da, eta ikasturtean zehar 8 aldiz psikomotrizitate saioak behatuko ditu.
Zer da psikomotrizitatea?
Psikomotrizitateak espazio bat, denbora bat, material batzuk eta heldu bat eskaintzen die haurrei, beren GARAPEN eta HELTZE PROZESU OROKORREAN laguntzen duten jokabide eta ekintza jakin batzuekin.
Haur bakoitzaren gaitasunetik abiatuta gizabanako gisa, beren buruarekin eta inguratzen dituen munduarekin segurtasunean eta autonomian eraikitzen laguntzen die.
Proiektuaren helburuak
1. Ikasturtean zehar egindako psikomotrizitate saioak aztertzea.
2. Saioak aztertu ondoren, saioak egiten dituen irakasleari laguntzeko proposamenak egitea.
3. Irakaslearen psikomotrizitateari buruzko ezagutzak areagotzea.
4. Eskura dauden baliabideei erabilera egokia ematea (psikomotrizitate gela, materialak, pertsonala…).
5. Ikasleen garapen erritmoak bereiztea eta ulertzea.
6. Garapenean izan daitezkeen zailtasunak prebenitzen eta hautematen laguntzea.
Proiektu honen kostu osoa LEOKA guraso elkarteak hartu du bere gain, eta guraso elkarteak zein eskolak konpromisoa hartu dute proiektuari jarraipena emateko. Horrela, eskolako jarduera iraunkor bat izan dadin urtero, gure txikien hezitzaileak psikomotrizitatean trebatuz eta gure txikien garapen osasuntsua sustatuz.


MUGIMENDU AUTONOMOA- HH
Umeak askatasunez mugitzen dira ekosistema desberdinetan zehar. Aniztasuna errespetatzen duten espazioak dira, haur bakoitzaren erritmo indibiduala uneoro kontuan hartzen dutenak.
Haurrak dira protagonistak materialekin elkarreraginean daudenean, espazioetan zirkulatzen dutenean eta jarduerak egiten dituztenean. Helduek espazioak behatu, berregituratu eta zaindu egiten dituzte. Behaketatik abiatuta, planteamenduak birformulatzen dira, eta haur bakoitzari bere unearen arabera nola lagundu baloratzen da.
​
Ekosistemak garatuz eta egokituz doaz ikasturteak aurrera egin ahala, betiere ikasleen interesei eta beharrei erantzunez.


Haur Hezkuntzan aurrera eramaten dugun metodologia Mugimendu autonomoa da. Mugimendu autonomoa haurra aprendizai prozesuaren erdigunean jartzen duen praktika bat da. Bere ardatzak mugimendua eta autonomia dira, bere izenetik ondorioztatu dezakegun moduan. Mugimendua, esperimentazioa, jolasa… haurrak mundua ezagutzeko, interpretatzeko... dituen baliabide nagusiak dira eta horiek modu autonomoan eginez gero, bere buruaren jabetza dauka eta egiten duen guztiarekiko ardura hartuko du.
Hezitzailearen begirada aldaketa.
​
Bestetik haur bakoitzak bere garapen propio du; ez hori bakarrik, baita erritmo, behar, interes, jakinmin, esperientzia… berezkoak ere.
​
Guzti honek hezitzailearen begirada aldaketa bat ekartzen du, non haurra pertsona ahaldun moduan errespetatua izango dena. Hezitzaileen esku-hartze adostu bat egon behar du eta bere helburua, bidaide moduan, haurraren ahalmenak maila gorenera eramatea izango da.
​
Guzti hori ahalbideratzeko eskolak espazioak, denbora, materiala, proposamenak…eskaini behar dizkie, inguru eta egoera askotarikoak antolatu behar ditu eta haurrari askatasunez hautatzeko aukera eman.



PATIOA DENONA ETA DENONTZAT
PATIOA: DENONA ETA DENONTZAT
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko deialdien barruan, Elkarbizitza/Bizikasi egitasmoaren barruan kokatzen dugu.
NONDIK SORTU ZEN HALAKO PROIEKTUA ESKATZEKO PREMIA?
​
IKASLEEN iritziak, beharrak, nahiak, hobetzekoak… jaso genituen:
Ikasleen Elkarbizitza Batzordean
Tutoretzetzako saioetan ikasleengai
"Eskolan nola sentitzen zara? 4. mailan egiten zaien galdeketatik (anonimoa)
IRAKASLEON kezka, liskarrak, gatazkak...daudenean patioan, zer egin, nola jokatu...
GURASOEK, zuek jolas-garaiko jolasen kezkak, premiak adierazi izan dituzte, gela bilereta, banakako elkarrizketetan.
JANGELAKO GARAIKO tartean jolasaren presentzia, zertara jolaten dute haurrek, jangelako langileen kezkak, nola kudeatu beraien harremanak eta ikasleen gaitasunak.
ELKARBIZITZA BEHATOKIAN jaso eta gaia landu genuen.
ONDORIOZ, patioko espazioaren antolaketa nolakoa izatea nahi duten, zein jolas mota nahi duten, berdinen arteko harremanak nolakoak izatea nahi duten eta nahi dugun.
​
INFORMAZIO GEHIAGO
JARRAITU IRAKURTZEN...

Aurten,iaz landutako gaia izango dugu abiapuntu: ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA. 2022-2023 ikasturtean 7. Garapen Jasangarrirako Helburua landu genuen, ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA. Bi ikasturteetako ekimenari hasiera eman genion eta aurreko ikasturtean diagnostikoa eginda, aurten ekintzetara pasatzeko garaia iritsi zaigu. Beraz, esku-hartze plana garatuko dugu.
​
Zazpigarren helburu honen xedea guztiontzat energia eskuragarria, segurua, jasangarria eta modernoa bermatzea da eta, era berean, iturri berriztagarrietatik datorren energia eta energia-eraginkortasuna handitu nahi dira.
​
Gure ikastetxea aztertu genuen, energiaren ikuspuntutik sakonduz. Era berean, herriaren funtzionamendua ezagutzen aritu ginen. Egindako diagnostikoan oinarrituta eta esku-hartze planerako energiaren zein alderdi jorratu aztertu ondoren, 2023-2024 ikasturtean ekimen honetan sakonduko dugu: LAGUNBUSA, elkarrekin ikastolara.


